Gaur zabalduko dute izen ematea Kimikarin saioetarako

Juan Luis Romatet

Kimika munduaren jolasteko aukera izango dute herriko haurrek abenduaren 29an. Kimikari esperimentuen bi saio izango dira egun horretan Algorri interpretazio zentroan. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. 

Kimika elementuekin esperimentuak egin ahal izango dituzte 6 eta 12 urte bitarteko haurrek abenduaren 29an Algorri interpretazio zentroan. Kimikarin programaren bi saio egingo dira egun horretan; goizean lehena, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldean bigarrena, 16:00etatik 18:00etara.

Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da info@algorri.eus helbidera idatzita. Pertsonako bi partaide apuntatu ahal izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide