Soraya Lopez nagusi Distiraren abenduko argazki lehiaketa sozialean

Maria Maya Manterola 2020ko abenduaren 22a

Soraya Lopezek argazki honekin irabazi du abenduko lehiaketa. (Soraya Lopez)

Urritik maiatzera bitartean, hilero bazkideei zuzendutako argazki lehiaketak antolatzen ari da Distira. Abenduko lehiaketako irabazleen berri eman du elkarteak: Soraya Lopezek egin du argazki onena. 

Distira argazki elkarteak bere bazkideentzako lehiaketak antolatzen ditu hilero. Abendurako, argazki lehiaketa soziala antolatu zuen Zumaiako argazkilarien elkarteak, "eskuak" gai hartuta. Dagoeneko eman dute irabazlearen berri: Soraya Lopezek atera du epaimahaiaren ustez argazki onena. Bigarren geratu da Leire Zearreta, eta hirugarren Angel Maluto. 

Argazki bilduma ikusteko, jo Distiraren webgunera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide