Baleike 'topa!lekua' bihurtuko da Gabon hauetan

Baleike

Aurtengo Gabonak zalantzarik gabe desberdinak izango dira. Ezin izango dugu nahi bezela elkartu. Baleikek aurtengo Gabonetan zumaiarron topaleku izan nahi du. 

Gabon gaueko eta urtezahar gaueko zuen bideoak bidaltzeko aukera eman nahi dizuegu, nahi dituzuen agurrak bidali edo urte berrirako desioa adierazi dezazuen. Baleike.eus webgunean bideo horiek jartzeaz gain, hauetatik aukeraketa bat ere egingo dugu COVID-19ari buruz egiten ari garen dokumentalerako.

Parte hartzeko bideoak (horizontalean) bidali 607-49 87 25 telefono zenbakira.

Animatu, bidali zure agurra desioa urteberrirako!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide