Hirugarren erronka

Baleike 2020ko abe. 26a, 08:00

Hirugarren erronkarako herrigunetik aterako gara, inguruko kaskoetara. Ez zaigu gaizki etorriko Gabonetako jan-festak arintzeko. 

Erronka #3# Baserriak (abenduak 26)

Gaur egun indarra galdu duen arren, Zumaian lehen sektorean lan egiten duten hainbat baserri ditugu. Ondoren aipatzen ditugun baserriak lotuaz egin ezazu ibilbide bat: Ardantza, Agerre, Andika, Galarreta , Saskate, San Martin, Endañeta ,Xarrondo eta Iparre baserriak.

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide