Bihar zabalduko du Beheko Plazak 2021eko lehen seihileko jardueretako izen-ematea

Juan Luis Romatet 2020ko abenduaren 27a

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideei zuzendutako jarduerak antolatu ditu 2021. urteko lehen seihilekoan. Soinketa, yoga edo dantza bezalako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute bazkideek. 

Ikastaro hauetan parte hartzeko izen-ematea bihar, astelehena, zabalduko du. Elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan duen bulegoan eman daitezke izenak, 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide