EDUKI BABESTUA

Sura, zaintza oinarrian

Baleike 2020ko abenduaren 28a

Pantxita Etxezarreta kaleko 17. zenbakian ateak zabalduko ditu astearte honetan, hilak 29, elikadura osasuntsua nahiz psikomotrizitate, naturopatia eta psikologia zerbitzuak eskainiko dituen proiektu berriak. Guztiok gonbidatuta zaudete bertara 16:30etik aurrera!

Gizakiok ongizatea lortu ahal izateko beharrezkoa dugu elikadura osasuntsua batetik, eta alderdi
psikologiko, emozional eta fisikoa orekan izatea, bestetik. Horretan aletxoa jartzeko sortu da Sura, oinarrian zaintza duen proiektua.

Herritar guztientzat irekia eta erosoa izan nahi duen espazio anitza da, eta bertan, gune desberdinak aurki ditzakezue: alde batetik, Euskal Herriko landa eremuan ekoiztutako produktuak eta garaian garaikoak eskainiko dituen denda bat; bestetik, erabilera anitzeko espazioa eta kontsulten gela. Psikomotrizitatea, naturopatia eta psikologia zerbitzuen bitartez, zein tailer
desberdinak antolatu eta eskaintzeko baliabideekin, pertsona ororen ongizatea bilatzen
laguntzea izango dute helburu aipatutako espazioek.

Abenduaren 29an, asteartea,16:30ean irekiko ditu ateak Surak, eta arratsalde osoan zehar gerturatzen direnek eskuragai izango dituzte dagoeneko dendako produktuak. Ikusgai egongo dira gainontzeko espazioak ere, eta bertan lan egingo duten profesionaletako batzuk ere topatu ahal izango dituzte Pantxita Etxezarreta kaleko 17. zenbakian mimoz eraikitako gunean.

Gonbidatuta zaudete!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide