Bederatzigarren erronka

Baleike 2021ko urt. 2a, 08:00

Aspaldiko partez San Lorenteko ermitara igotzeko aukera izango duzu gaurko erronkari helduz gero.

Erronka #9# Txakur lasterketa. (urtarrilak 2)

Bederatzi urtez jarraian Zumaiako Udalak, herriko hainbat zalerekin batera, Zumaiako Txakur lasterketa antolatu du. Lasterketak bi ibilbide izan ohi ditu. Gaur proposatzen dizugun erronkan biak lotuko ditugu. Mapan daukazue oinez edo korrika osatu beharreko ibilbidea.

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide