Zumaia Sasoian: 11. erronka

Baleike 2021ko urt. 4a, 08:00

Gero eta ohikoagoa da jendea bastoiak hartuta oinez ibiltzen ikustea, ipar martxako modalitatean.  

Erronka #11# Flysch Nordic Walking. (Urtarrilak 4)

Munduko Kopako Nordic Walking txapelketako proba jokatzekoa zen 2020an Zumaian, Udalak eta Flysch Kirol Elkarteak antolatuta. Proba bertan behera gelditu zen, baina 2021eko urriaren 2an jokatuko da. Gaurko erronkan osa ezazu itzuli bat nordic walkingeko ibilbidean, oinez edo korrika. Hemen ibilbidearen artxiboa: Nordic Walking

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide