Zumaia Sasoian: hamabigarren erronka

Baleike 2021ko urt. 5a, 08:00

Gaurko erronka Pulpo eskubaloi elkarteak proposatu du. Hemen xehetasunak:

Erronka #12# Eskubaloia (urtarrilak 5)

Zumaiako Pulpo eskubaloi elkarteak 21 talde ditu, hasi alebin mailan nagusien mailara arte. Aurten jokalari asko eta asko geldirik daude pandemia egoera honetan, baina 14 urtetik gorakoak entrenatzen ari dira txapelketak hasteko itxaropenez.

Eskubaloi partida batean, 4,5 eta 6 kilometro arteko ibilbidea egiten ditu jokalari batek. Horietatik %35 inguru oinez edo pauso suabean, %35 korrika motelean, eta %30 korrika bizian edo sprintean.

Hauxe gaurko erronka: 6 kilometroko ibilbidea osatzea, 2 kilometro pauso lasaian eginez, beste 2 kilometro pauso arinagoan eta azken 2 kilometroak pauso azkarrean. Nahi izanez gero, jarduera hau korrika egin ahal izango da hiru erritmoak markatuz.

https://twitter.com/pulpoeskubaloia?lang=es

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide