Urteberri egunean ez da izango hondakinak biltzeko zerbitzurik

Intza Unanue 2020ko abenduaren 29a

Urtarrilaren 2an itzuliko da berriz ere ohiko zerbitzua ordutegi eta maiztasun berarekin.

Urteberri egunean ez da izango bilketa zerbitzurik Urola Kostan, ez kaleko edukiontzi guneetan ez eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan ere, Urola Kostako Udal Elkarteak adierazi duenez.

Urtarrilaren 2an, larunbatean itzuliko da betiko zerbitzua ohiko ordutegi eta maiztasunarekin.

Abenduaren 25eko kexak

Horrez gain, UKUEk adierazi du, abenduaren 25ean bilketarik egin ez izanak sortutako kexen harira, jai egunetako zerbitzuaren ohiko etena izan dela.

Bide batez, Udal Elkarteak herritarrei gogorarazi diete hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uzteko betebeharra, “erantzukizunez jokatu eta edukiontzi-guneak errespetatuz”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide