Agortu dira Errege Magoak bisitatzeko gonbidapenak

Maria Maya Manterola

Kabalgatarik ez da izango, baina Errege Magoak Aitzuri pilotalekuan izango dira urtarrilaren 5ean. Hiru ordu eskasean agortu dira gonbidapenak.

Aurten ezin izango da kabalgatarik egin, baina urtarrilaren 5ean Aitzurin izango dira Errege Magoak. Osasun neurriak behar bezala betetzeko, gonbidapenak internet bidez eskuratzeko aukera izan da gaur 10:00etatik aurrera. Udalak jakinarazi du dagoeneko agortu direla gonbidapen guztiak, hiru ordu eskasean. Beraz, gonbidapena eskuratu duten taldeak soilik sartu ahal izango dira Aitzurira. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide