Paol bidea itxi dute, olatuek barra zati bat hautsi ondoren

Maria Maya Manterola

Argazkian ikus daitekeenez, olatuek barraren zati bat hautsi dute.

Egunotako denboraleak eta itsasaldiak olatu izugarriak ekarri ditu, eta paol bideko barran kalteak eragin dituzte olatu horiek. Argazki honetan ikus daitekeenez, harri zati bat hautsi eta goiko paseo gainera erori da. Portu Zuzendaritza jakinaren gainean da, eta konpontze lanak ahalik eta lasterren egitea aurreikusi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide