[BIDEOA] 2020. Pandemiak kolpatu gintuen urtea

Baleike

Ekaitz erraldoi batek kolpatu du gure gizartea amaitu berri den 2020. urtean: koronabirusak eragindako pandemiak, hain zuzen ere. Urte horretan izan ziren beste ekaitz batzuk ere. Urriaren amaieran kostaldea kolpatu zuen Epsilon denboralea izan zen horietako bat.

Zumaiena ikastetxeko irakasle den Xabier Alberdi azkoitiarrak dron baten bidez hartu zituen ekaitzak kostaldera eramandako olatuen irudi ikusgarriak. Bizitako izurritearen metafora moduan erabili ditu Alberdik irudi hauek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide