'Madame Curie' eta 'Ninja a cuadros' filmak izango dira asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2021eko urtarrilaren 2a

Gaur botako dute haurrei zuzendutako 'Ninja a cuadros', eta gaur eta astelehenean, hilak 4, izango da 'Madame Curie' ikusteko aukera.

Marie Curieren historia eta mundua aldatu zuen Nobel Saria ditu oinarri Madame Curie filmak. Erradioaktibitatearen inguruko hainbat elementu deskubritu ahala, bere ikerketak milaka pertsonen bizitzak salbatu ditzakeela ohartuko da Curie, baina baita gerretan beste milaka bizitza suntsitu ere. Gaur eta astelehenean izango da ikusteko aukera, 19:00etan.

Ninja batek eta nerabe batek bat egingo dute herriko fabrika batean hil den haur baten heriotzako mendekatzeko. Emanaldia 16:30ean izango da, Aita Marin. Sarrerak emanaldia baino lehenago eskuratu ahal izango dira aretoaren kanpoaldean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide