Azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da arratsaldean

Maria Maya Manterola

Zumaiako Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea, 'Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!' lelopean. Beheko plazan elkartuko dira 19:00etan Marian Ibarluzearen hilketa matxista salatzeko. 

Gizon bat atxilotu zuten joan den urtearen amaieran Lanzaroten (Kanariar uharteak), Arrasateko (Gipuzkoa) emakume bat hiltzea egotzita. Miren Ibarluzea da biktima, 65 urteko arrasatearra, nahiz eta duela hamar urtetik bizi zen Kanariar uharteetan. Abenduaren 28az geroztik desagertuta zegoen, eta lagun batek eman zion abisua Poliziari. Guardia Zibilak abenduaren 30ean aurkitu zituen zenbait gorpuzki biktimak Kanaria Handian zuen etxe inguruan, eta hurrengo egunean baieztatu zuten Ibarluzearenak zirela giza aztarnak. Bikotekideak, ordurako, Lanzarotera egin zuen ihes, eta abenduaren 31n aitortu zion Poliziari bera dela hiltzailea. Hilketa matxista leporatu diote 43 urteko gizonezkoari, eta baldintza gabe sartu dute espetxera, inkomunikatuta.

Zumaiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gertaera salatzeko. Zumaiako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du gertatutakoa salatzeko, eta bat egin du mugimendu feministaren deialdiarekin. Beheko plazan elkartuko dira, 19:00etan, Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide