HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorra osatzen ari da azken hilabeteotan udala. Azaroan diagnostiko saioak egin ziren herritarrekin, eta edukiak aztertu eta gero, proposamen saioa izango da. Urtarrilaren 12an izango da saio hori, asteartean, 18:00etatik 19:30era. Aurrerakina dokumentua osatzeari ekingo diote ekarpenak jaso ondoren.
Saioa online izango da. Etxebizitza, espazio publikoa, mugikortasuna, ekipamenduak eta jarduera ekonomikoak izango dituzte hizketagai, herritarren ekarpenak jasotzeko. Aurkezpena egin eta seitik zortzi pertsona arteko taldeak osatuko dituzte gaiari heltzeko. Gazteleraz ere parte hartu ahal izango da saioan, eta beharrezkoa balitz, hizkuntzaren arabera banatuko lituzkete taldeak.
Lotura honetan eman behar da izena, urtarrilaren 11, astelehena baino lehen. Hau da saiora sartzeko lotura.