Laboa jazzaren galbahetik pasata

Juan Luis Romatet 2021eko urtarrilaren 8a

Argazkia: Alondegia kultur etxea

Iñaki Salvador piano jotzailea izan zuen kolaboratzaile Mikel Laboak bere ibilbide luzeko zati handi batean. Salvador da Laboa Jazz proiektuaren sortzaile, pianista eta zuzendaria, eta Laboaren musika estilo ugaritara egokitu daitekeela erakutsi zuen atzo Zumaian, Aita Mari aretoan emandako kontzertuan. 

Beste bat! zikloaren barruan antolatutako kontzertua izan zen atzokoa. Sarrerak aurrez agortu ziren, eta Aita Marira hurreratu ziren entzuleek Laboaren abesti ezagunak entzuteko aukera izan zuten, beti ere jazzaren galbahetik pasata. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide