Astelehenera bitarte egin eta bidali daitezke 'Zumaia sasoian' ekimeneko erronkak

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 8a, 17:33

San Silbestre lasterketako ibilbidea proposatu zen, esaterako, zazpigarren erronkan.

Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarte, hamahiru erronka proposatu dira zumaiarrak aktibo mantentzeko helburuarekin. Erronka horietakoren bat egin eta bidaltzeko epea astelehenera arte luzatu dute. Parte hartzen dutenek herriko dendetan erabiltzeko bonoak eskuratu ahal izango dituzte.

Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, zumaiarrei zuzendutako erronkak proposatu dira egunero Zumaia sasoian atalean herritarrak aktibo mantentzeko helburuarekin. Astelehenera arte luzatu da erronkak egin eta bidaltzeko epea. 

Parte hartzen dutenek herriko dendetan erabiltzeko bonoak lortu ahal izango dituzte. Horretarako, egindako jarduera gorde beharko dute, mugikorrean edota bestelako gailuetan erabili daitezkeen aplikazioetako batekin. Ondoren, jarduera hori 629 503 369 telefonora bidali beharko da, Whatsapp aplikazioaren bidez,eta ondorengo datuak zehaztuz: erronkaren zenbakia, izen-abizenak eta erronkaren jarduera-grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia (xehetasun guztiak zumaiasasoian.eus webgunean). 

Jarduerak, banaka edo bizikidetza-unitatearekin batera

Indarrean dagoen araudiaren arabera, kirol-jarduerak banaka egin behar dira, eta bizikidetza-unitateena da salbuespen bakarra.

Jakinarazi dutenez, jarduera familian eginez gero, partaide guztiak sartuko dira zozketan. Horretarako, jardueraren datuak bidaltzeaz gain, ibilbideko leku esanguratsu batean ateratako familia-argazkia bidali beharko da 629 503 369 Whatsapp zenbakira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide