Hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Zumaienak "hezkuntza berrikuntza bideratzeko"

Juan Luis Romatet 2021eko urtarrilaren 15a

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Zumaiena Hezkuntza Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan. Eskolen eta unibertsitateen arteko "zubiak eraikitzea" beharrezkotzat jotzen dute, eta akordio hau "aurrerapauso handia" dela azpimarratu dute biek.

Hitzarmen honen helburu nagusia bi erakundeen artekoa "berrikuntza eta jakintza" sustatzea dela nabarmendu dute. Batetik, unibertsitateak sortutako jakintza eta ekarpen teorikoa eskola munduko eguneroko jardunean uztartuko dutela adierazi dute, "praxia eta teoria uztartuz eta ebaluatuz". Bestetik, Zumaienako bi hezitzailek unibertsitateko irakasle bezala jardungo dutela azaldu dute, Haur Hezkuntzako graduko Hezkuntza berrikuntzan eragile ikerlari izeneko moduloan. 

Hitzarmena, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean sinatu zuten pasa den asteartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide