Zumaiara ere iritsi da COVID-19aren aurkako Pfizer txertoa, eta gaur hasi dira txertaketak Zumaiako San Juanen eta Otezurin. San Juanen, 34 langile eta 26 egoiliar txertatu dituzte. Dena den, jakinarazi dute une honetan bakartuta dutela San Juango bigarren solairua, azken egunotan positiboren bat atzeman ostean.
Otezurin 100 egoiliarri eta 75 langileri jarri diete txertoa guztira. Osasun kontuak direla medio, langile batzuei ospitalean jarriko diete txertoa, zentrotik azaldu dutenez.