[ZOZKETA] 'Kotondarrak' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 20a, 09:42

Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiek Kotondarrak haur antzerkia ekarriko dute igande honetan Zumaiara. Emanaldia 12:00etan izango da Aita Mari zinean. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz (bi lagunentzako bina sarrera) eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Parte hartu zozketan, hemen, eta zorte on!

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide