Sute bat izan zen atzo Korta industriguneko enpresa batean

Baleike

Sute bat izan zen atzo Joxe Mari Korta Industriguneko enpresa batean. Udaltzaingoak informatu duenez, ez zen zauriturik izan suagatik.

Atzo iluntzean izan zen sutea Korta industriguneko Estaños Matiena enpresan. Dirudienez, makina bat su hartu zuen, eta garrak zabaldu egin ziren. Suhiltzaileak hurreratu ziren sutea itzaltzera. 

Udaltzaingoak azaldu duenez, kalte materialez aparte, zauriturik ez zen izan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide