'La Odisea de los Giles' filma eskainiko du Ostarrenak bihar zine forumean

Maria Maya Manterola 2021eko urtarrilaren 27a

Sebastian Borenszteinek zuzenduriko film argentinarra hautatu du Ostarrenak biharko zine forum saiorako. Emanaldia 19:00etan izango da, Aita Mariko zine aretoan.

Buenos Aireseko probintzia, 2001eko amaiera. Lagun eta bizilagun talde batek landa kooperatiba bat berrindartzeko zuen dirua galdu du. Handik denbora batera jakingo dute banku bateko gerenteak eta abokatu batek egindako estafa baten ondorioz galdu dutela dirua. Ricardo Darin, Luis Brandoni, Chino Darin eta Veronica Llinas aktoreek parte hartu dute 2019ko komedia honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide