Preso eta iheslariak etxeratzearen alde Saregileen plazan elkartuko dira gaur

Maria Maya Manterola 2021eko urtarrilaren 29a

Magnoliopean elkartu ohi dira hileko azken ostiraletan; gaur, ordea, Saregileen plazan egingo dute protesta.

Hileko azken ostiralero bezala, preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarretaratzea izango da gaur. Magnoliopean elkartu ohi dira; gaur, ordea, Saregileen plazan egingo dute protesta, 20:00etan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, segurtasuna bermatzeko baldintzak eta beharrezko materiala egongo dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide