Datorren ostiralean, otsailak 5, Porno vs. Afrodita gazte antzerkia izango da Aita Mariko zine aretoan, Benetan Be Teatroaren eskutik. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortutakoa da lana. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeria sexual eta afektiboez elkarrekin barre egitekoa, dena zuzeneko musikaz blai.
Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Astelehen eguerdira bitarte izango da parte hartzeko aukera, hemen. Zorte on!