Bihar hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, eta Baleikek taldea jarriko du martxan

Baleike 2021eko urtarrilaren 31

Baleikek berriz ere taldea martxan jarriko du, eta batzeko aukera izango dute herritarrek. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Oraingoan, zortzi asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak.

Bihar, astelehena, hasiko da Egunean Behin sakelako telefono jokoaren seigarren denboraldia, eta Baleikeren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Zortzi asteko denboraldia prestatu du jokoa garatu duen Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute.

Baleikek jarri du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Taldean parte hartzeko, aplikazioaren behealdean dagoen Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 2B224C kodea sartu behar da; BALEIKE - Egunean Behin izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan.

800dik gora partaide aritu ziren bosgarren denboraldian talde honetan jokoan, eta Iruene erabiltzailea izan zen irabazlea, 2.855,17 punturekin. Orduan ere Ekain sagardo ekologiko kaxa bat izan zen saria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide