Kukairen 'Gauekoak' dantza ikuskizunerako sarrera apur batzuk geratzen dira salgai

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 1a, 12:42

Beste bat! programaren barruan, Kukai dantza konpainiak Gauekoak ikuskizuna ekarriko du Zumaiara. Saioa ostegunean izango da, hilaren 4an, 19:00etatik aurrera Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak esandakoaren arabera, sarrera gutxi batzuk geratzen dira salgai. Turismo bulegoan eros daitezke, 5 euroan.

Gogoeta personal eta intimo batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artisten laguntzaz. Koreografo gonbidatuek Mayaren ohiko dantza tradizionalari bisita egin diote, norberak bere gogoeta eta dantza horren bere ikuspegia oparituz.

Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Barne pentsamendu eta sentipenak ibiltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Hiru sortzaileen isil-hizketa intimotik hasi eta gauak nola elkartzen dituen ikusiko dugu.

'Urolatik barrena', otsailaren 18an

Zikloko azken emanaldia hilaren 18an izango da. Urval Ensemble klarinete laukoteak, Gorka Hermosa akordeonistak eta Jon Maia abeslariak bat egingo dute Urolatik barrena kontzertuan. Sarrerak hilaren 13tik aurrera izango dira salgai turismo bulegoan, 5 euroan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide