Pentsio publikoen eta osasungintza eta zaintza duinen alde kalera atera dira

Maria Maya Manterola

Astelehenero bezala, pentsio sistema publikoaren aldeko elkarretaratzea izan da Saregileen plazan. Hainbat herritarrek egin du bat pentsiodunen eta jubilatuen aldarriekin. Bide batez, osasungintza eta zaintza duinak ere eskatu dituzte.

Jubilatuek eta pentsiodunek deitutako protestarekin bat egin dute hainbat zumaiarrek gaur, astelehena. Saregileen plazan egin dute elkarretaratzea eguerdian, eta pentsio sistema publikoaz gain, osasungintza eta zaintza duinak eskatu dituzte. Dagoeneko hiru urte igaro dira pentsiodunak mobilizazioekin hasi zirenetik, eta aurrerantzean ere astelehenero kalera irteten jarraitzeko asmoa dute, beren aldarriak entzunarazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide