2021/02/19 09:30 - 13:30

Jardunaldia

'Eskola kirola eraldatzen'

'Eskola kirola eraldatzen'
Aita Mari aretoa, Zumaia

Eskola kirola balioen hezkuntzarako tresna izateko kontutan hartu beharreko gakoen inguruko gogoeta abiatu nahi dute Zumaian. Horretarako, hilaren 19an, Eskola kirola eraldatzen izenburupean, goiz osoko topaketa egingo dute. Lehendabizi, eskola kirolaren inguruko marko teorikoa landuko dute; eta gero, eskola kirola eraldatzeko prozesuan kontuan hartu beharreko pausoetan jarriko dute arreta.

Egitaraua

09:30. Ongi etorria.
10:00. Eskola kirolaren txapel teorikoa, Andu Martinez de Rituertoren eskutik.
10:40. Gipuzkoako Foru Aldundian azken urteetan hartutako norabidea.
11:20. Atsedena.
11:45. Herrien esperientzia elkarbanatzeko mahaingurua (Oñati, Usurbil, Oarsoaldea eta Hernani).
13:00. Itxiera.

Topaketan parte hartzeko, aurrez izena emateko eskatu du Oinherrik. Elkartearen webgunean eman daiteke izena, herrihezitzailea.eus-en.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide