Asanblada egingo da larunbatean M8ko ekitaldiak antolatzeko

Juan Luis Romatet

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean zer ekitaldi egingo diren erabakitzeko asanblada deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Bilera larunbatean egingo da, hilaren 6an, goizeko 11:00etan, Torreberri Gaztetxean.

Ekitaldiak antolatzeko eta elkarren berri izatea da bilera honen helburua, eta maskara jantzita eta elkarren arteko distantziak gordeta egingo dute saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide