Inauterietako zozketa antolatu dute merkatariek

Juan Luis Romatet

Osasun krisialdia dela eta, aurten ez da Inauteririk izango. Hala ere, Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak garai honi edo festa hauei lotutako zozketa jarri du abian.

Herriko merkatarien eta ostalarien kanpaina berri hau otsailaren 3tik 17ra bitartean egingo da, eta denbora horretan zehar herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezero guztien artean 100 euroko sei erosketa txartel zozkatuko dira.

Erosketa bono hauek, gero, elkarteko kide diren dendatan erabili ahal izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide