Arropa jasotzeko edukiontzi berriak jarri ditu udal elkarteak herriko kaleetan

Juan Luis Romatet

Arropak jasotzeko edukiontziak aldatuko zituela iragarri zuen Urola Kostako Udal Elkarteak pasa den astean. Astelehen eta astearte artean kendu zituzten edukiontzi zaharrak, eta berriak jarri dituzte dagoeneko.

Gaikako bilketaren baitan, arropa ere egoki kudeatu beharreko hondakina dela dio mankomunitateak. "Berrerabili daitekeena, gainera. Horregatik, kaleko edukiontzien bitartez egiten den arropa bilketa hobetzeko, edukiontzi berriak jarriko dira", azaldu du.

Orain arte, arropa bilketarako 26 edukiontzi zeuden eskualde osoan zehar. "Horiek guztiak berritzeaz gain, beste 35 edukiontzi berri ere jarriko dira zerbitzua indartu eta hobetzeko", gaineratu du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide