Herri Eskolako patioa irekita egongo da aurrerantzean eskola ordutegitik kanpo

Mireia Galarza Bastida 2021eko otsailaren 5a

Lurraren kutsadura baztertu eta gero hartu du erabakia Jaurlaritzak, eta horrela, irekita egongo da patioa asteburuetan eta arratsaldetan. 

Eusko Jaurlaritzarek baimena eman ondoren, zabalik egongo da aurrerantzean Herri Eskolako Aita Mari eraikineko patioa eskola ordutegitik kanpo. Horrela, lehen egin zezaketen moduan, familiek eta umeek bertan egoteko aukera izango dute arratsaldeetan eta asteburuetan. Beharrezko prozedurak jarraitu ondoren, betelan lurraren kutsadura behin betiko baztertu du Eusko Jaurlaitzak, eta hortik dator hartu berri duten erabakia.

Hain zuzen, betelan lurrak kutsadura izan zezakeela susmatuta, iazko otsailaren hasieran Udalak eten egin zituen Aita Mari herri eskolan egiten ari diren lanak. Protokoloari jarraituta, lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko erakunde baimendu batek lurraren laginak hartu zituen.

Lagina aztertu ostean inertea zela ondorioztatu eta gero, lanak martxan jarri zituzten berriro ere otsaila amaieran, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimenduta. Orain artean, ordea, Eusko Jaurlaritzak ez du eskola ordutegitik kanpo eskolako patioa erabiltzeko baimenik eman.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide