Merkataritzarako ez diren hegaztien ustiategien errolda egiteko datuak bilduko ditu Zumaiako Udalak

Mireia Galarza Bastida 2021eko otsailaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiak aginduta, otsailaren 19 baino lehen jo beharko dute herritarrek Hirigintza sailera. 

Basoko eta etxeko hegaztietan hegazti gripea hedatzen ari dela dio udalak eta hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz, hegazti ustiategien zerrenda egingo da, autokontsumokokoak barne. 

Horretarako, Zumaiako Udaleko Hirigintza sailera jo beharko dute herritarrek otsailaren 19a baino lehen, 943-86 50 33 telefonora deituta edo hirigintza@zumaia.eus webgunera idatzita. Hurrengo datuak aurkeztu beharko dituzte: ustiategiaren kodea (kasua balitz), titularra, helbidea, telefonos, helbide elektronikoa, espezie mota, kopurua eta hazteko sistema (itxia, irekia edo mistoa)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide