Erakusketa zabalduko du Aran Santamariak bihar Alondegian

Juan Luis Romatet 2021eko otsailaren 6a

Aran Santamaria artista zumaiarrak erakusketa zabalduko du bihar Alondegiko Oxford aretoan. Zenbat Jende kabitzen da bihotz batean du izenburua eta otsailaren 28ra bisitatu ahal izango da. 

Liburuak direla eta, horiek oinarri hartuta, pop up teknika erabiliaz, liburu berriak osatzen ditu Aranek. Collageak, desplegableak, objektoak, teknika anitzak erabiltzen ditu. Beti ere istorio berriak irudikatuz, paperezko sorkuntzak eraikiz eta paperezko arkitekturan arituz.

Erakusketa egunero egongo da zabalik, bihartik, otsailaren 28ra arte, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalduko da, 12:30etik 14:00etara. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide