Iragarrita zegoen bezala, zaparrada handiak izan dira Zumaian eguneko une batzuetan

Juan Luis Romatet 2021eko otsailaren 6a

Eguraldi makurra iragarrita zegoen, eta iragarpena bete da. Abisu horia emanda zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriteengatik, eta haizeak lagundutako zaparradak izan dira goizetik bazkalondora bitartean; arratsalde partean baretu du egoerak. 

Zumaia eremu laranjara itzuli denetik lehen asteburua da honakoa, eta ostalariek izango zuten lan egiteko esperantza. Eguerdi partean, baina, euria barra barra erortzen hasi da; haizeak lagundutako zaparradak ziren, eta horrek herriko kaleak hustu ditu. Tabernariek nahikoa lan izan dute une batzuetan terrazetan utzitako edalontziak eta platerak jasotzen. 

Bazkalondorena arte jarraitu du euriak, baina eguerdian bezain indartsu. Arratsalderako, zorionez, baretu du eguraldiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide