Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek beste behin

Baleike 2021eko otsailaren 8a

Jubilatuek eta pentsiodunek deituta, Saregileen plazan elkartu dira herritarrak astelehenero moduan, eta pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinak defendatu dituzte. 

Beste behin ere, hainbat herritar bildu Saregileen plazan da pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinak defendatzeko. Ohi bezala, jubilatuek eta pentsiodunek deitu dute protesta, eta bat egin dute zenbait herritarrek. Dagoeneko hiru urte dira pentsiodunak elkarretaratzeak deitzen hasi zirenetik, eta aurrerantzean ere horrela jarraituko dutela diote antolatzaileek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide