Naizen elkartearen bideoklipa, haur eta gazte transexualen errealitatea bistaratzeko

Maria Maya Manterola

Naizen adin txikiko haur eta gazte transexualen senideen elkarteak 'Naizen, yo sé quién soy' bideoklipa kaleratu du. Elkartea diruz laguntzeko materiala Ilargi tabernan jarri dute salgai.

Haur eta gazte transexualen erralitatea lau haizeetara zabaltzeko, Naizen, yo sé quién soy abestia eta bideoklipa kaleratu du elkarteak. Kai Etxaniz konpositore eta abeslariak eta Naizenek elkarlanean garatu dute, kalitate handiko musikaren eta ikus-entzunezkoen munduko hainbat artistarekin batera. 

Naizen elkartea diruz laguntzeko, materiala jarri dute salgai hainbat herritan. Zumaian, Ilargi tabernan eskura daitezke kamisetak, poltsak eta motxilak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide