Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko, itsasaldiagatik

Amaia Urbieta Arruti 2021eko otsailaren 12a

Itsasoak kostaldean izan dezakeen eraginagatik ohartarazi dute. Gaur arratsaldean izango da marea goian, 17:26ean. Bihar goizaldean, berriz, 05:38ean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak plazaratu duen oharrean jakinarazi du arriskua izango dela itsasaldiagatik kostaldean gaur eta bihar, eta abisu horia ezarri du.

Gaurko 17:00etatik 18:00etara iraungo du lehen itsasaldiak. Iragarri dute olatuen altuera adierazgarria hiru metro ingurukoa izan daitekeela, eta estimatutako marearen altuera 4,41 metrokoa. Zehazki, 17:26ean izango da arratsaldeko itsasgora. Bihar, berriz, goizaldean egongo da indarrean abisu horia: 05:00etatik 07:00etara. 05:38ean izango da marea goian, baina biharkoan olatu txikixeagoak espero dira: 2,5 metro ingurukoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide