Euskadiko Angulero Elkartea sortu dute

Iñigo Gaiton 2021eko otsailaren 14a

Artxiboko irudia. Egilea: Gorka Zabaleta.

Angulen arrantzaren gainean hartzen diren erabakietan ahotsa izan nahi dute anguleroek, eta helburu horrekin sortu dute elkartea. Tartean dira Zumaiako ordezkariak ere.

Euskadiko Angulero Elkarteak argitara eman duen oharraren arabera, “Euskadiko arro guztietako anguleroak” biltzen ditu sortu berri den elkarteak. Anguleroak “aurrerapauso” bat eman nahi izan dute, “angularen kudeaketa defendatu eta bertan parte hartu ahal izateko”.

Angula harrapatzen den Gipuzkoako eta Bizkaiko arro guztietako ordezkariak ditu elkarteak, eta ia berrehun partaide dira guztira; lehorretik eta anguletarako motorrarekin uretatik jarduten dutenak, bietako ordezkariak. “Gehiago ere izango gara aurrerantzean, jendea orain ari delako batzen”, azaldu dute.

Anguletan ibiltzen den orori deia luzatu diete, bai eta “Euskadin hain tradiziozkoa den den arrantza hori babestu nahi dutenei ere”, elkartera batzera gonbidatuz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide