Hainbat herritarrek salatu dute Sestaoko hilketa matxista

Amaia Urbieta Arruti

(Utzitakoa)

Dozenaka herritar bildu dira Beheko plazan eguerdian, "Matxismoak hiltzen gaitu. Autodefentsa feminista!" zioen pankartaren atzean. Herenegun Sestaon (Bizkaia) jazotako hilketa matxista salatzeko egin dute elkarretaratzea. 56 urteko emakume bat hil zuten duela bi egun Bizkaiko herri horretan, eta Ertzaintzaren hipotesi nagusia da senarrak hil zuela emakumea.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako azalpenen arabera, 57 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten herenegun goizaldean Bilboko itsasadarrean, eta familiari haren heriotzaren berri ematera joan zirenean aurkitu zuten emakumearen gorpua etxean, indarkeria zantzuekin. Zabalik dago oraindik ikerketa, baina lehen hipotesien arabera, Ertzaintzak uste du gizonak hil zuela emaztea, eta ondoren bere buruaz beste egin zuela.

Zumaian egin moduan, hainbat herritan egin dituzte elkarretaratzeak asteburuan, hala nola Azkoitian, Azpeitian edo Zarautzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide