Beste bat! zuzeneko ikuskizun zikloaren barruan, Urolatik barrena emanaldia eskainiko dute ostegunean Aita Marin, 19:00etan hasita. Iparragirren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren aitzakiapean egingo dute bat Urval Ensemblek, Jon Maiak eta Gorka Hermosak.
Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Asteazken goizera arte izango da parte hartzeko aukera, hemen. Zorte on!