Aitzuri pilotalekuaren atzeko errepidea itxita egongo da datozen egunetan

Maria Maya Manterola 2021eko otsailaren 15a

Argazkia: Zumaiako Udala.

Gas sarearen desbideraketa lanak egiten ari dira, DBHko eraikin berria partzela horretan eraikitzen hasi aurretik. 

Aitzuri pilotalekuaren inguruan gasaren desbideraketa lanak egiten ari da Nortegas enpresa urtarrilaren erdialdetik. Zumaiako DBHko eraikin berria bertan eraikiko dute. Aurrez, ordea, partzela eraikigarria izan dadin, gasaren desbideraketa lanak egin behar dituzte. Nortegasek egingo du sarea, eta udalak obra zibila. Bi hilabeteren buruan amaitzea espero dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide