Tortura hizpide izan zuten atzo Alondegian

Juan Luis Romatet 2021eko otsailaren 17a

Argazkia: Maria Maya Manterola

Torturaren Aurkako Eguna gogoratu zuten pasa den larunbatean, hilaren 13an, Zumaian, elkarretaratzen baten bidez. Gaiarekin lotuta, dokumental emanaldia eta solasaldia egin zen atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. 

Barruko arrastuak dokumentala eman zuten atzo arratsaldean Alondegian, Oxford aretoan. Ikus-entzunezkoa Oñatiko Euskal Memoria elkarteko kide Aritz Arnaitzek egin zuen 2013an, frankismo garaitik dokumentala egin zuten urtera arte torturak jasan zituzten oñatiarren testigantzak argitara emateko.

Dokumentalaren amaieran solasaldian parte hartzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide