David de Llodiok irabazi du Distira elkartearen otsaileko lehiaketa

Juan Luis Romatet 2021eko otsailaren 17a

Erretratua zen Distira argazki elkartearen otsaileko lehiaketako gaia, eta irabazlea David de Llodio izan da. Berarena da bigarren argazki onena ere. 

Udazkenean hasi zuen Zumaiako Distira argazki elkarteak bazkideen arteko lehiaketa. Hilero izango dute lehiaketa maiatzera bitartean, hilero gai desberdin baten inguruan. Otsaileko lehiaketan erretratuak landu behar izan dituzte elkarteko bazkideek, eta hamahiru izan dira parte hartu duten lagunak, 25 argazkirekin.

Epaimahaiaren ustean, David de Llodioren argazkia izan da otsaileko lehiaketako onena. Ez hori bakarrik; bigarren argazki onena ere berea da. Hirugarren saria, berriz, Soraya Lopezek irabazi du. 

Hemen ikus daitezke lan sarituak eta lehiaketara aurkeztu diren beste argazkiak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide