Zozkatu ditugu 'Urolatik barrena' kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 17a, 12:19

Gorka Hermosa akordeoilaria.

Urolatik barrena kontzertua izango da bihar arratsaldean Aita Mari aretoan, 19:00etatik aurrera. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Beste bat! zikloko azken kontzertua izango da bihar, Aita Mari aretoan. Urolatik barrena izenburuarekin, Urval Ensemble klarinete laukotea, Gorka Hermosa akordeonista eta Jon Maia abeslaria igoko dira eszenatokira. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman ditu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Irabazleak Ion Larrañaga eta Marialui Txapartegi izan dira. Sarrerak jasotzeko Alondegiko bulegoetatik pasa beharko dute. 

Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakian, eta hari omenaldia eginaz prestatutako ekitaldia da honakoa. Gorka Hermosaren musika errepertorio moduan hartuta eta Jon Maia lagun, Urval Ensembleren ikuskizun berezi eta errepikaezinaz gozatu ahal izango dute zumaiarrek.

Sarrera apur batzuk geratzen dira oraindik salgai turismo bulegoan, 5 euroan. Aretoan bertan ez da sarrerarik salgai jarriko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide