Inauterietako kanpainako erosketa txartelak zozkatu ditu Gertuk

Juan Luis Romatet

Inauteri garaiko kanpainan 100 euroko sei erosketa txartel zozkatu zituen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Txartel horiek badituzte jada jabeak.

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak Inauterietako kanpainan zozkatu zituen sei erosketa txartelen irabazleek jaso dituzte dagoeneko sariak. Bakoitzak 100 euroko erosketa txartela jaso du, elkarteko saltokietan erabili ahal izateko.

Ana Bringas, Idurre Eizagirre, Jakes Osa, Ainhoa Fernandez, Joana Zubizarreta eta F. Agirre 'Paito' izan dira zortegunak, Gertu elkarteko kide diren saltokietan erosketaren bat egiteagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide