Bertan behera gelditu dira aurtengo santelmoak ere

Maria Maya Manterola

Ez da inolako ekitaldirik egongo; udalaren ustez, egoera honetan hori da aukera bakarra. 

Zumaiako Udalak jakinarazi du aurten ere ezin izango direla santelmoak ospatu. Ez da festen bueltako inolako ekitaldirik egongo, eta udalaren arabera, hori da aukera bakarra egoera honetan. 

Udal Gobernuak oposizioko kideekin hala adostu ondoren, herriko kirol eta kultur eragileekin bildu ziren joan den astean, erabakiaren berri emateko. 

Era berean, Zumaiako Udalak jakinarazi du ez duela babestuko festa kutsua izan dezakeen inolako ekitaldirik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide