The Wale Studio, dantza eskola berria

Baleike 2021eko martxoaren 2a

Zumaiako Aita Mari 5 zenbakian zabaldu ditu ateak dantza eskola berriak.

Orain dela gutxi zabaldu diru ateak THE WALE STUDIO dantza eskolak. Hainbat motatako dantza desberdinak eskaintzen ditu eskola berriak: samba, cha cha cha, boleroa, rumba, sevillanak, capoeira, wushu, tai chi edota kizomba. Zumaiako Aita Mari 5 zenbakian aurkituko duzu The Wale Studio eskola, eta ikasleen neurrira eta beharretara egokitutako ordutegia du.

Dantza egiten ikasi nahi dutenek eskolara gerturatu besterik ez dute, edota informazio zabalagoa nahi dutenek honako esteka honetan aurkituko dute: https://que-bonito.es/walestudio/

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide