Arrazismoa eta feminismoa izango ditu hizketagai bihar Irantzu Varelak

Maria Maya Manterola 2021eko martxoaren 3a

Alondegiko Oxford aretoan hitzaldia emango du kazetariak. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren aldarrikapenak aitzaki hartuta arituko da bi zapalkuntzen inguruan.

Irantzu Varela kazetariak Arrazismoa eta feminismoa hitzaldia eskainiko du bihar Alondegiko Oxford aretoan, 18:30ean hasita. Martxoaren 8aren bueltan antolatu dute hizketaldia, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren aldarrikapenak aitzaki hartuta.

Hitzaldia gazteleraz izango da. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita.

Varela kazetaria eta ekintzaile feminista da, Faktoria Lila plataformako koordinatzailea, Pikara Magazineren Aló Irantzu programaren aurkezlea eta El Tornillo programaren sortzailea, besteak beste.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide